Inork ez zuen harekin jolas egin nahi. Baina denok dakigu Andersen-en ahatetxo itsusia azkenean hazi eta zisne eder bihurtuko dela. Asko izango ahal gara, metafora bikain hau gogoan harturik, ... errumaniar ahatetxo itsusiarekin jolasera hurbilduko garenak; altxor handiak ditu gorderik: lurralde zoragarria, interes handiko lekuz betea, geografia ederra, biztanlego anitz eta interesgarria, historia luze eta latza. Musika, literatura, zinea, teatroa, arte plastikoak, filosofia. XXI. mendeko Europarentzat proposamenak. Ea denborak zer erakusten duen.
Ahatetxo itsusiarekin jolas egin. Aurreiritziak, indiferentzia, arduragabezia gainditu. Gure hiri eta herrietan nonahi ditugun errumaniar gizon-emakume askoren alderdi maitagarria aurkitu.
Baina nor dago prest ahatetxo itsuaren lagun izateko, zisne eder bihurtuko den arte?
(Joxe Arregik euskaratua, mila esker!)
Niciun comentariu:
Trimiteți un comentariu