Kultura arteko topaketen bosgarren edizioa antolatu dute domekarako Berrizburun. Aurten errumaniarrena izango da kultura nagusia.
Immigrazio Kontseilutik kultura arteko topaketa berriro egiteko beharrizana ikusi dute. Berrizen hainbat kulturatako pertsonak bizi direla kontuan hartuta, elkar ezagutu eta harremanetan ipintzeko gunea izango da domekako topaketa. Jaialdian berriztar guztiek parte hartu dezakete.
Kultur ekintzak 11:00etan hasiko dira, henna tailerra, Moldova musika taldearen emanaldia,Errumaniako jantzi tradizionalen desfilea eta Errumaniari buruzko erreportajea ikusteko aukera egongo da. Eguerdian 12:00etan hainbat kulturatako jakien dastaketa egongo da, batez ere, Errumaniako gastronomia ezagutzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. 14:00etan bazkari herrikoia eta arratsaldean musika eta dantzak.
Topaketaren helburuak dira immigrazio gaietan herritarrak sentsibilizatzea, bertakoen eta etorkinen arteko hartu-emana sorraraztea eta etorkinek herri-bizitzan parte hartzea, horrek daukan garrantzia aitortuta
Niciun comentariu:
Trimiteți un comentariu