Transilvania (errumanieraz Ardeal ere deitua, hungarieraz Erdély eta alemanieraz Siebenbürgen) Errumaniako eskualde historikoa da, herrialdeko ipar-mendebaldeko herenean kokatuta zegoena eta Karpato mendiek eki eta hegoaldean mugatzen zutena. Mendebaldean gaurko Hungaria mugakide edukiko zuen bestela.
Erromatar Inperioaren garaian Daziako probintziak aurretik existitzen zen Daziako Erresuma ordezkatu zuen eta Transilvaniaren lurraldea probintziaren iparraldeko zatian gelditu zen. Hunoak eta bulgariarrak ere hortik zabaldu ziren, eta ondoren hungariarrek lurraldea inbaditu zuten XI. mendetik aurrera. Garai hartakoa da lehenengo aipamen idatzia, latinez, "ultra silvam" ("basoaz haratago") alegia. Mende batzuk geroago Vlad Drakula printzea Otomandar Inperioaren zabalkundea oztopatu zuen XV. mendean, eta transilvaniar buruzagirik ezagunena da gaur egun.
XIX. mendean Austria-Hungariako Inperioaren zati bilakatu zen, eta azkenik Lehen Mundu Gerraren geroztik Errumaniaren barruan gelditu zen.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Transilvania
Niciun comentariu:
Trimiteți un comentariu